Itxi

telebista

1. atalaren aurrerapena

3, 2, 1… 'El Conquis'en abentura hastera doa!

EiTB

Lehen atalean, hiru taldeek proba gogor bati aurre egin eta hainbat diziplinatan duten abilezia erakutsi beharko dute. Gainera, kapitainak ere arituko dira lehian.z

Kapitainak ezagutzeko ia denborarik gabe, aurtengo 30 abenturazale adoretsuek "El Conquistador del Caribe"ren lehen proba erabakigarriari egin beharko diote aurre, eta uste baino gehiago dago jokoan, oraindik jakinaren gainean ez badaude ere; izan ere, baliteke lehiakideetako batek gau bat ere ez igarotzea oihanean. Beraz, ez dago inolako hutsik egiterik.

Kapitain berriek ere ez dute lan errazik izango. Ez dituzte taldekideak ezagutzen eta, Eneko Van Horenbekek izan ezik, kapitainek ezer gutxi dakite saioan izango duten eginbeharraz. Gorrotxak eta Ismak, behintzat, elkarren laguntza izango dute. Telmo Aldazek, aldiz, bakar-bakarrik egin beharko dio aurre abenturari; eskarmentu handiko abenturazalea denez, baina, ez dio ezeri beldurrik. Ikusteko dago "El Conquis"en ere berdin jarraituko duen.

Ismaren eta Gorrotxaren marrazoek (Puyuii talde gorria), Enekoren sugeek (Wüi talde berdea) eta Telmoren putreek (Samulu talde urdina) proba gogor eta zorrotz bati egin beharko diote aurre ia diziplina guztietan trebeak direla erakusteko. Karibe itsasoaren ur nahasietan, igeri egiten eta kaiukoa gidatzen duten abilezia erakutsi beharko dute. Talde indarra ere probatu beharko dute, eta, bukatzeko, eman zaien boterea zerbaitengatik eman zaiela erakutsi beharko dute kapitainek.

Kanpamentu aberatsaren luxuaz gozatzeagatik merezi du proban dena ematea. Hori uste ez duenak igaro dezala gau bakar bat kanpamentu txiroan edo oso txiroan, eta eman dezala biharamunean bere esperientziaren berri. Kolonbiako oihana ez da aldatu, eta, aldatzekotan, txarrera egin du; izan ere, bertako piztiak, eltxoak eta akainak bereziki, badirudi urtero mutatu egiten direla abenturazaleen sufrimendua areagotzeko. Dena den, benetan min egiten duen ziztada duelura joatea da, inork ez baitio agur esan nahi "El Conquistador" saioari. Dena den, bakarrarentzat izango da ikurrina eta Karibeko erreinaldia.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe" saioaren atalak, astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, "Conquis"en atal guztiak EiTB nahieranen daude ikusgai.

daude ikusgai.