Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' saioak Elduainera bisita egingo du gaur arratsaldean

EiTB

Ander Gonzalez sukaldaritza historia gehiagorekin itzuliko da.

  • Ander González, beste saioa batean. (Argazkia: EiTB)

    Ander González, beste saioa batean. (Argazkia: EiTB)

'Historias a Bocados' asteburuko programazioan izango dugu berriro, sukaldaritza historia gehiago kontatzeko. Ander Gonzalezek Gipuzkoako Elduain herrira egingo du bisita, hain zuzen ere, gaur, urtarrilak 13.

Hasteko, Berastegin orain dela 74 urte jaio zen Maritxu Uhartemendiarekin egongo da Ander. Ezkonduz gero Elduainen bizi da Maritxu eta historia asko kontatuko dizkio bertako bizimoduarekin zerikusia dutenak. Kroketak izango dira protagonista Maritxu eta Anderren hartu emanean.

Jose Anjel Urkijo izango dugu beste protagonista bat. Axola deitzen diote eta horrelaxe deituko dio Anderrek segituan. Axolak Rafaela izeneko herriko urdanga erakustera eramango dio txerritokira.

Halaber, herriko jaietan paella handia antolatzen dute eta horren berri izateko Luis Angel Egues Pulixekin egongo da. Bera da paella prestatzearen arduraduna.

'Historias Bocados' 20:00etan dago ikusgai gaur, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.