Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Bilbao Athletic-Real Sociedad B eta Bilboko pilota jaialdia, gaur, EiTBn

A.A.| EiTB

Binakako Txapelketako Olaizola II-Imaz / Urrutikoetxea-I. Zabala norgehiagoka eskainiko da.

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango ditugu larunbatean ETB1en eta eitb.eus-en.

Futbolarekin hasiko dira 16:00etan, Bilbao Athletic eta Real Sociedad B taldeen arteko derbiarekin. Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek egingo dute kontakizuna zuzenean Lezamatik.

18:00etan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da. Bilboko Bizkaia pilotalekutik, bi partida izango ditugu ikusgai: Promozio Txapelketako Errandonea-Tolosa / Bakaikoa-Urretabizkaia eta Binakako Txapelketako Olaizola II-Imaz / Urrutikoetxea-I. Zabala. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.