Itxi

telebista

Saio berezia

'Fake News' umore saio berezia, gaur, ETB1en eta ETB2n

EITB

Maria Amolategi aurkezleak asteko albisterik dibertigarrienak errepasatuko ditu Mikel Bermejo, Alazne Etxeberria, Mitxel Santamarina eta Inma Fernandez kolaboratzaileekin batera.

0:25

Gaur, Euskal Telebistak umorea eta aktualitatea batuko dituen 'Fake News' saio berezia eskainiko du, 19:30ean ETB1en eta eitb.eus-en eta 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en. Saioak asteko albiste dibertigarrienen sailkapena egingo du, eta bertan landuko dituzten gaien artean ez dira faltako Donald Trump eta Katalunia.

Maria Amolategi aurkezleak Mikel Bermejo, Alazne Etxeberria, Mitxel Santamarina eta Inma Fernandez kolaboratzaileak izango ditu lagun. Denen artean, sailkapen horretako hainbat albisteren inguruko memeak, bideoak eta esketxak aurkeztuko dituzte.

Sailkapen horren kanpoko atalak ere izango dira ikusgai, besteak beste, NO-ticias, inoiz gertatuko ez diren albisteen berri emango duen atala, eta tontunAPP, ezertarako balio ez duten aplikazioak aurkeztuko dituen atala.