Itxi

telebista

22:15ean

'Alaska' filma, gaur gauean, ETB2n

Alaskako mendietara bere aita bilatzera joango diren bi umeren abenturak ikusiko ditugu pelikulan.

  • Filmaren promozioko irudia

    Filmaren promozioko irudia

Euskal Telebistako Bigarren kateak Fraser C. Heston zuzendari estatubatuarraren Alaska (1996) filma eskainiko du gaur, urtarrilak 20. Abentura oinarri duen film honek Thora Birch, Vincent Kartheiser eta Dirk Benedict ditu protagonista.

Emaztea hildakoan, Jake Barnes (Dirk Benedict) Alaskako Quincy herrira aldatu zen Sean (Vincent Kartheiser) eta Jessie (Thora Birch) seme-alabekin batera. Jake hegazkinez ibiltzen da lurralde horretan, gauzak batetik bestera garraiatzen. Eguraldi txarreko egun batean, ekaitz baten erdian, larrialdiko lurreratzea egin beharko du, eta mendi artean galduta geratuko da. Agintariek aita bilatzeko nahikoa egiten ez dutela iritzita, seme-alabak bila joango zaizkio. Abentura bat hasiko dute orduan aitaren bila.

Alaska filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.