Itxi

telebista

'Conquis'en 5. atala

Samuluak gaizki daude; lortuko al dute aizkolarien proba irabaztea?

EiTB

Saioa hasi zenetik ezer jan gabe daude Telmorenak, eta orain arteko immunitate probarik gogorrenari egingo diote aurre, aizkolarien jokoari.

  • Conquis juego de Aizkolaris

    Conquis juego de Aizkolaris

Ahora ezer eraman gabe bosgarren eguna darama samuluen taldeak; hau da, "El Conquistador del Caribe" hasi zenetik ez dute ezer jan urdinek. Telmoren taldearentzat zigorra gogorregia izaten ari da, eta, taldekideen artean bakea eta giro ona mantentzen saiatzen ari den arren, abenturazaleak jakin badaki azkenetan daudela. Irabazi beharra dute.

Urdinek pentsatu nahi dute Tutanek dueluan izan zuen garaipena burua altxatzeko behar duten akuilua izango dela. Bihotzak hori esaten dien arren, buruak beste zerbait esango die… Batez ere, hurrengo immunitate jokoa zein izango den ikusitakoan. Orain arteko immunitate probarik gogorrena izango da aizkolarien jokoa.

Azken dueluan izandako kolpe latza ahaztu gabe dutela iritsiko dira gorriak. Anne galtzea oso gogorra izan da, batez ere Ismarentzat. "Burdinazko sarjentuak" eginahalak eginagatik ere, ez dute garaipenik lortzen, eta horrek asko gogaitzen du. Proba bakarra irabazi dute, eta Gorrotxaren umorea ez dago bere onenean. Urdinak baino hobeto dauden arren, gorrien egoera ere ez da oso ona.

Aitzitik, berdeak ia aspertuta daude kanpamentu oso aberatsean egoteaz, eta besteak baino askoz hobeto daude. Dena den, horien nagikeria puntua ere ez da ona, eta hori da Enekoren kezka handietakoa. Berdeen kapitaina egoera horretan egon da aurretik ere, eta badaki ez dela onena.

Asteko erronkak bakoitza bere tokian utziko du, zalantzarik gabe, benetan gogorra izango baita aizkolarien immunitate jokoa. Enbor bat aizkoraz botatzea zaila da, eta are zailagoa da bertikalean moztea, inguruan 40 graduko tenperatura eta ia % 100eko hezetasuna dutela. Gainera, lana ez da hor bukatuko: taldeek enborra arrastaka eraman beharko dute eta altuera jakin batera igo.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe" saioaren 5. atala, gaur gauean, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.