Publizitatea
X

Irratia zuzenean

'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' Thailandian izango da asteazkenean

telebista

00:25ean

'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' Thailandian izango da gaur gauean

EITB

2018/02/14

Zigor Iturrietak Laguna Phuket Marathon lasterketan parte hartuko du.

  • Zigor, Thailandiako proban

    Zigor, Thailandiako proban

    Zigor, Thailandiako proban
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gaur gauean, 'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' Thailandiara joango da, eta bertan ospatzen den Laguna Phuket Marathon lasterketan parte hartuko du Zigor Iturrietak.

Bangkoken hasiko du Zigorrek bidaia, eta, hasteko, hiriko hainbat erakin ospetsu bisitatuko ditu; Wat Po tenplua eta errege-jauregia, besteak beste. Gainera, Bangrak kalea, Chinatown auzoa eta Loreen merkatua ezagutuko ditu. Vertigo jatetxe berezian afalduz amaituko du eguna.

Bangkoketik mugitu gabe, Mae Kloog trenaren merkatu famatua ezagutuko du, eta eskorpioi, zizare eta kakalardoak dastatuko ditu Kao San inguruetan. Halaber, kokoak jasoko ditu, eta entrenamendu gogorra egingo du Lunpini parkean lasterketa egin aurretik.

Bangkoketik Phuketera joango da gero, Laguna Phuket 42 kilometroko maratoian parte hartzera. Bero handiarekin aurre egin beharko dio Zigorrek erronka gogor horri. Lasterketa amaitu ondoren, Alvaro de la Dehesa sukaldari famatuarekin, arroza abakandoarekin dastatuko du. Azkenik, Thalang Road kalean barrena ibiliko da, bertako masaje tradizional batekin bukatzeko Thailandiako bidaia.

'Chiloé. Una Aventura Ultra Trail' asteazkenetan izaten da ikusgai, 00:25ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Telebista

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen intereseko gaiak Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena