Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Gernika-Barakaldo eta Iruñeko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A| EiTB

Ugalde-Erostarbe / Etxeberria-Jaunarena eta Olaizola II-Imaz / Altuna III-Martija norgehiagokak izango ditugu ikusgai.

Larunbat arratsaldez kirol emankizunak izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en. Hasteko, futbola. Bigarren B Mailako Gernika-Barakaldo partidaren berri emango dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek 16:00etatik aurrera.

Ondoren, pilota, Iruñetik. Bi neurketa jokatuko dira: Ugalde-Erostarbe / Etxeberria-Jaunarena (Promozio Txapelketa) eta Olaizola II-Imaz / Altuna III-Martija (Binakako Txapelketa). Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango ditugu berriemaile Labrit pilotalekutik 18:00etatik aurrera.