Itxi

telebista

Intriga

'Los crímenes de Fjällbacka' minisaila estreinatuko du ETB2k 18:00etan

L.A. | eitb.eus

EiTB

Camilla Läckberg idazle suediarraren eleberrietan oinarritzen da intrigazko polizia-minisail hau.

  • Erica eta Patrick telesaileko protagonistak

    Erica eta Patrick telesaileko protagonistak

Los Crímenes de Fjällabacka minisailaren lehen denboraldia estreinatuko du gaur, otsailak 25, ETB2k. Camilla Läckberg nobela beltzeko idazle suediarraren eleberri arrakastatsuetan oinarritzen da minisaila.

Fjällbackan jaio eta hazi zen Camila Läckberg bera; eta, hain zuzen ere, hantxe kokatzen dira bere eleberriko gertaerak eta baita minisail honetako atal ezberdinetakoak ere. Suedia iparraldean dago Fjällbacka, kostaldean, eta ia herritar gehienek elkar ezagutzen dute bertan. Erica Falck (Claudia Galli) nobelagilea eta bere senarra, Patrick Hedström (Richard Ulfsäter) polizia, dira telesailaren protagonista nagusiak; Fjällbackan bizi dira euren hiru seme-alabekin, eta herri horretan gertatzen diren krimenetan nahasita egongo dira.

Bost atal ditu lehen denboraldiak, eta eleberrietako pertsonaia eta agertoki berberak azaltzen badira ere, gidoilariek eta Camilla Läckbergek berak minisailerako espresuki sortutako istorio berriak lantzen dituzte: El mar da, el mar quita (1. atala), El jinete de la costa (2. atala), La maldición de Lucía (3. atala), Amigos hasta la muerte (4. atala) eta Según el cristal con el que se mire (5. atala). Las huellas imborrables izeneko atalak osatuko du denboraldia, liburuaren kontaketa zehatza egiten duen bakarrak.

Lehen atala: El mar da, el mar quita

Ingrid Bergman aktoreak Fjällbackara egindako bisitetako bat hartzen du oinarri lehen atal honek. Antza, udaren bat hantxe igaro zuen suediar aktore ospetsuak.

Stigge argazkilaria bere estudioan hilda aurkituko du Ericak. Bere senar Patricek gidatuko du hilketa argitzeko polizia-ikerketa. Jaiotzez jakin-egarri handikoa da Erica, eta bere kabuz murgilduko da ikerketa horretan ere. Familia biren artean iraganetik datozen hainbat liskar eta lehia azaleratuko dira.

18:00etan, ez galdu Los Crímenes de Fjällabacka minisailaren lehen atala.