Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Félix, 'El Conquis'en gonbidatu, talde berdea ez dela garaiezina frogatu ondoren

A.E.|EiTB

David Seco, Isa Landa, Gotzon Mantuliz, Isma Pereira, Carol Calvo eta Juanito Oiarzabal 'conquistólogo'ak egongo dira aste honetako saioan.

  • Felix. Argazkia: Gotzon Mantuliz

    Felix. Argazkia: Gotzon Mantuliz

Gaur gauean, 'El Conquis' saioaren platoan, Felix talde berdeko lehen kanporatua hartuko dute. Besteak beste, dueluan parte hartzeko emandako pausoa eta duelurako Ana barik zergatik ez zuen Lorea aukeratu azaldu beharko du. Bere sasoi eskasak eragin ote zuen kanporaketa hori? Asteazkeneko saio interesgarrian argituko da guztia. Halaber, kanporatu zutenean bere taldeko kide guztiak ez zirela atsekabetu ikusiko du, eta Eneko kanpamentura itzulitakoan Wuiien taldean izandako aldaketak.

Asteko galderak (webgunean izango du erantzuna) lotura zuzena izango du Ismaren eta Gorrotxaren taldearekin: nork egingo dio ekarpenik handiena talde gorriari: Anak ala Unaik?

Ohi denez, saioaren aurrerapen onena eta astelehenean urdinak protagonista izan zituen kanpamentu aberatsean ikusi ez zena erakutsiko dute. Hori guztia, 'conquistologo' ezagunen konpainian: David Seco, Isa Landa, Gotzon Mantuliz, Isma Pereira, Carol Calvo eta Juanito Oiarzabal. Horiekin batera izango dira Joseina Etxeberria musikaz saioa girotzen eta Ainhoa Etxebarria sareko mezuak irakurtzen. Humberto Gutierrez, bere aldetik, karakterizatuta etorriko da berriro. Julian Iantzi arituko da eztabaidaren gidari nagusi.

'El Conquis' eztabaida-saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.