Itxi

telebista

10. atala

Kontrolik gabeko ontziak, sorpresaz beteriko estropada batean, gaurko 'El Conquis'en

EiTB

Kapitainek taldekideak bideratu beharko dituzte beraien ontziak aurki ditzaten. Ondoren, estropada zail bat egin beharko dute ontziokin.

Hiru taldeetako kapitainek taldeetako agintea hartu beharko dute berriz ere, "El Conquistador del Caribe"ren hamargarren immunitate jokoan taldekideak gidatzeko. Telmok, Enekok, Ismak eta Gorrotxak norabide zuzena aukeratzeko ardura izango dute, taldekideak beraien ontziak aurki ditzaten. Taldeak ontzietan daudenean, enborrez balizatutako ibilbide zail bat osatu beharko dute bakoitzak bere banderatxoak hartzeko. Oso garrantzitsua izango da ontzia indarrez eta abileziaz gidatzea, eta ibilbide guztian zehar ateetan hutsik ez egitea funtsezkoa izan daiteke amaieran. Gainera, badago uste duenik urdinen eta gorrien arteko itunen bat dagoela, Eneko Van Horenbekeren taldearen nagusitasuna hausteko.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe" saioaren 10. atala, gaur, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.