Itxi

telebista

22:30ean

Pentsiodunen aldarrikapenak eta eskakizunak, gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioan

A.E.|EiTB

Top mantaz ere arituko dira gaurko saioan.

  • Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

    Bilbon egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

Gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioan, pentsiodunen aldarrikapen eta eskariak izango dituzte hizpide. Pentsiodunen manifestazio historikoa egin zenetik aste betera, hemendik aurrera zer galdetuko dute eta saioan izango diren 50 hiritarrekin aztertuko dute gaia. Horietatik bik euskal pentsiodunen elkarteetako buruzagiekin eseriko dira mahaian. Gerardo eta Iñaki alegia, Juan Antonio Armentia 'Por una vida digna-Bizitza duin baten alde' elkarteko presidentearekin, Andrea Uña Bizkaiko Pentsiodunen Plataformako bozeramailearekin eta Marian Esnaola Gipuzkoako Duintasuna Elkarteko bozeramailearekin eseriko dira.

Orobat, Irantzu Varelarekin, Danilo Albinekin, Danel Alberdirekin eta Mikel Segoviarekin top mantaren inguruan hitz egingo dute. Saltzaile ibiltari baten heriotzak Lavapiesera ekarritako iskanbilen ondoren giroa ez da baretu. Euskadin ere badira protestak eta programako lantaldea horietako batean izan da. 50 hiritarren platoan manteroen aldeko elkarteko presidentea izango da. Top manta legeztatu behar ote den eztabaidatuko dute.

'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.