Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Txapelketako Olaizola II-Imaz / Ezkurdia-Zabaleta, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

17:30ean egingo dute bat Bilboko pilota jaialdiarekin. Aurrez, Kataluniako Voltako 6. etapa izango dugu ikusgai.

  • Olaizola eta Imaz

    Olaizola eta Imaz

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango ditugu larunbat arratsaldez ETB1en eta eitb.eus-en. Hasteko, txirrindularitza: Kataluniako Voltako 6. etapa, Vielha Val Aran-Torrefarrera. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak gidatuko dute emanaldia 15:30etik aurrera.

17:30ean Bilboko Bizkaia pilotalekuarekin bat egingo dute. Bertan, bi partida jokatuko dira: Victor-I. Zabala / Arteaga II-Larunbe eta Binakako Txapelketako Olaizola II-Imaz / Ezkurdia-Zabaleta. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango ditugu berriemaile.

Goizean, 12:30ean, ETB4n eta eitb.eus-en, Binakako Pala Txapelketako norgehiagoka izango da ikusgai: Landeta-Ibargarai / Fusto-Urrutia. Iñigo Aiestaranek eta Mikel Aierbek egingo dute kontakizuna.