Publizitatea
X

Irratia zuzenean

'Izenik gabe, 200 x 133' Zumetari buruzko dokumentala, apirilak 16, ETB1en

telebista

22:45ean

'Izenik gabe, 200 x 133' Zumetari buruzko dokumentala, gaur gauean, ETB1en

eitb.eus

EiTB

2018/04/16

Euskal Herriko artista esanguratsuenetakoa da Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra. eitb.eus-en ere izango da ikusgai, 23:30ean.

0:23
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur, Izenik gabe, 200 x 133 dokumentala eskainiko du ETB1ek, Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren sorkuntza lanari buruzko film dokumentala. Enara Goikoetxeak eta Monika Zumeta margolariaren alabak zuzendu dute.

Jose Luis Zumeta margolariak desorduetan egiten du lan bere tailerrean, Nafarroako Arribe herriko antzinako autobus garajean. Oraingo honetan, 200 x 133 tamainako bi margolanekin ari da lanean, Donostiako suhiltzaileen parkea izandako eraikinean egingo duen erakusketarako. Bi margolan horiek sortzeko prozesua da dokumental honen muina.

Lehenengo aldiz, eta kameraren aurrean, bere barneko sortze-prozesua azalduko digu margolariak dokumental honetan. Zumetak mihisea egiten duenean hasten da dokumentala, obren garapenarekin jarraitzen du eta artelanen erakusketarekin amaitzen da.

Izenik gabe, 200 x 133 dokumentala eitb.eus-en ere izango da ikusgai, 23:30ean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Bago!az Abeslari eta aktore onenaren bila Bago!az
Gure Kasa Gazteen intereseko gaiak Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena