Itxi

telebista

Zinema ETBn

'La Noche De' saioak '2 Guns' akziozko film dibertigarria eskainiko du gaur gauean

EITB

Gainera, Ashley Judd eta William Holden aktoreen ibilbide profesionala errepasatuko du.

Gaur gauean, Felix Linaresek aurkezten duen 'La Noche De' saioak 2 Guns akziozko film dibertigarria eskainiko du. Mark Wahlberg eta Denzel Wahington dira aktore protagonistak, DEAko agentea bata eta itsas armadako inteligentziako ofiziala bestea. Elkarlanean, mafiak gordeta zituen 43 milioi dolar lortuko dituzte, baina dirua eskuan dutela, CIA inteligentzia agentziaren dirua dela jakingo dute. Felix Linaresek horren filmatzeko lanen eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu horren aurretik.

Saioak, halaber, Ashley Judd, 1990eko hamarkadako zinema izarraren ibilbidea errepasatu eta William Holden aktorea gogoratuko du haren jaiotzaren 100. urteurrenean.

Momentos para congelar atalak, bestalde, Sylvester Stallone eta Jennifer Aniston aktoreak hartuko ditu protagonista. Biek biluztu behar izan zuten kameren aurrean, eta eszena horien atzean ezkutatzen diren istorio dibertigarrien berri emango du saioak.

'La Noche de… 2 Guns' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema