Publizitatea
X

Irratia zuzenean

'Altsasu, gauaren muturrerainoko bidaia' erreportajea apirilaren 17an ETB1en

telebista

Erreportajea, 22:30ean

'Altsasu, gauaren muturrerainoko bidaia', gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E.|EiTB

2018/04/17

Epaiketaren bezperan, Altsasura joan eta gazteen senideekin eta Euskal Herrian lan egiten duten bi guardia zibilekin egon da erreportajearen lantaldea.

0:26
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Altsasu, gauaren muturrerainoko bidaia erreportajea izango da ikusgai gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en. Altsasuko zortzi gazteen epaiketaren bezperan, Altsasura joango da dokumentalaren lantaldea. Historia guztiek bi alde dituztenez, historia bera kontatzeko eta interpretatzeko modu ezberdinak daudenez, bi aldeekin elkartuko dira: gazteen senideekin eta Euskal Herrian lan egiten duten bi guardia zibilekin. Halaber, ondoren, Saioa Martijak aurkezten duen 'Ahoz Aho+' saioak Altsasuko auzia izango du hizpide.

Batetik, Altsasun lan egin duen guardia zibil batekin egongo dira. Zauritutako tenientearekin eta sarjentuarekin egon zen istilua izan zen gauaren biharamunean, ospitalean. Haiekin bizi izandakoa eta haiek kontatutakoa azalduko die, eta baita bere esperientzia ere. Altsasun guardia zibilekiko gorrotoa sentitu ote duen eta gazteek, bere ustez, fiskalak eskaturiko zigorra merezi duten.

Euskadin lan egiten duen beste guardia zibil bat ere ezagutuko dute. Bere bizipenak kontatuko dizkie, eta egunerokoan Euskal Herrian guardia zibil izatea zer den jakingo dugu horren eskutik.

Bestetik, Adur Ramirez de Alda gaztearen senideekin egongo dira, 50 urteko kartzela-zigorra eskatzen du fiskalak horrentzat. Epaiketaren aurreko azken bisitarako bidean egongo dira horiekin. Bisitara nola doazen eta itzulerako bidaia nola egiten duten ikusiko dugu, eta epaiketaren aurreko egunak eurentzat nolakoak diren.

Horrez gain, errealitatea nolakoa den eta bizilagunek zer pentsatzen duten jakin nahian, Altsasura joango dira; bertako harategi batera, okindegira, tabernetara... Herriaren erradiografia bat egingo dute horrela. Altsasuko alkatearekin ere egongo dira. Horren esanetan, hau ez da ez zuri ez beltz, ez da terrorismoa, baina ezta taberna batean egon den liskar arrunt bat ere.

Amaitzeko, alor judizialari erreparatuko diote, epaiketan 12 eta 62 urte bitarteko kartzela-zigor eskaerak daude mahai gainean. Horretarako, esparru hori lantzeko, Amaia Izko gazteen abokatuarekin, Fernando J. Perez El País egunkariko kazetariarekin eta Manuel Cancio Zigor Kodean katedradun eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Zuzenbide irakaslearekin.

Beraz, Altsasuko errealitatea, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Bago!az Abeslari eta aktore onenaren bila Bago!az
Gure Kasa Gazteen intereseko gaiak Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena