Itxi

telebista

'El Conquis'en 14. atala

Maritxu eta kapitainak abenturatik kanpo gelditu dira bateratzearen bezperan

EiTB

Delforen immunitateak eta Lorearen izendatzeak eskura jarri dute ikusleek talde gorriaren baitan ikusi nahi zuten duelua. Maritxuk duelua galdu du Lorearen lehiaketa hotzaren aurrean.

Irrikatutako bateratzea iritsi da "El Conquistador del Caribe" saiora. Badirudi atzo bertan hasi zela saioa eta 30 lehiakideek beren bizitzako abentura abiatu zutela. Orain, 14 lagun daude munduko abentura telerrealitate saio gogorrenaren garaileen zerrendan Izetaren ondorengo izateko zain. Lehian ari ziren hiru kapitainek Karibetik alde egin dute eta dagoeneko ez dute eraginik izango lehiaketan.

Egindako ibilbidearekin pozik atera da Eneko lehiaketatik. Azken jokoan erakutsi du lan ona egin duela eta bere taldekideak aurretik datozen joko fisikoetarako prestatuen daudenak direla. Berdeek erakustaldi bikaina egin dute pista amerikarrean, eta saria ere tamainakoa izan da: igerilekua, janaria eta masajea, fase erabakigarriaren bezperan.

Talde gorriarentzat, aldiz, jokoa sufrimendua izan da. Seletari areagotu egin zaio Krasiren eta Unairen arteko dueluan hartutako kolpearen mina, eta ia ezin izan du ezer egin proban. Krasiri berriz ere min handia egiten hasi zaio ezkerreko besoa; tronkoalen jokoan lesionatu zen. Eta hori guztia gutxi balitz, Maritxuk ezer gutxi egin du proban; izan ere, bazekien duelura joango zela, eta ez zuen indarrik xahutu nahi. Isma haserretu egin da haren axolagabekeriagatik eta, jokoa hasi zenetik lehen aldiz, puyuii taldeko kapitainaren izaera lehiakorra ikusi dugu.

Delforen immunitateak (burua lehiaketan izan beharrean kanpoan dauka) eta Lorearen izendatzeak eskura jarri dute ikusleek talde gorriaren baitan ikusi nahi zuten duelua. Kableen duelua jasanezina izan da palentziarrarentzat eta Loreak mendekua lortu du; ikusle gehienak mendeku horren zain zeuden sare sozialetan. Maritxuk hainbat aldiz ukitu ditu oholak belaunekin, bere burua uretara bota du ohol biak berarekin zituela ziurtatu gabe eta duelua galdu du Lorearen lehiaketa hotzaren aurrean. Maritxuk bere mantrarekin jarraitu du: bere ustez, jokoetan parte hartzeak abenturan jarraitzea ahalbidetzen zion dueluetara joan beharrik gabe.

Maritxu kanporatu arren, oraindik ere emakumeak gehiengoa dira kanpamentu bateratuan eta, hori gogoan badute, haien esku egongo da irabazteko estrategia bat aurrera eramatea.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.