Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Real Sociedad B-Mirandes eta Olaizola II / Albisu, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

Bigarren B Mailako partida 16:00etan izango da, eta Iruñean jokatuko den Buruz Buruko Txapelketako neurketa, berriz, 18:00etan.

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango ditugu gaur arratsaldez ETB1en eta eitb.eus-en.

Hasteko, futbola: Real Sociedad B-Mirandes partida, 16:00etan. Eta Bigarren B Mailako neurketaren ostean, Iruñeko Labrit pilotalekuarekin bat egingo dute. Jaialdia bi partida hauek osatuko dute: Victor-Imaz / Laso-Larunbe eta Buruz Buruko Txapelketako Olaizola II / Albisu.