Itxi

telebista

15:00etan

'Aroak', bizitzaren zikloari buruzko dokumentala, gaur, ETB1en

EiTB

Urtaroen bidez eta hainbat belaunaldietako lagunen testigantzen bidez, bizitzaren zikloa du ardatz ekoizpen honek.

Aroak dokumentala izango da ikusgai gaur ETB1en. Urtaroen bidez eta hainbat belaunaldietako lagunen testigantzen bidez bizitzaren zikloa du ardatz ekoizpen honek. Urtaroen bidez eta lurrarekin eta animalien lotura estua duten hainbat belaunalditako 10 lagunen bidez jarraitzen du saioak  bizitzaren zikloa, hain zuzen ere. Urtaroen joan etorria nola bizi duten eta nola bizi izan dituzten kontatuko dute. Lurrarekin duten harremanaz, animaliekiko lotura, landareekiko lotura, onaz eta txarraz, eta berriaz eta zaharraz jardungo dira, beteak beste.

Aroak, halaber, ikus-entzunezko olerkia ere bada: natura eta bere xarma, soinuak, biztanleak... Hori guztia bildu dute ekoizpen honetan. Bertan, Jose Fernandez de la Sotaren poesiak, Alicia Sevillak sortutako soinu bandak eta Antonio Jesus Aisiainek parte hartu dute.

Aroak 15:00etan izango da ikusgai, ETB1en.