Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Real Sociedad - Albacete eta Retegi Bi - Altuna III.a, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

Emakumeen Iberdrola Ligako partida 12:00etan izango da, eta Eibarko Astelenan jokatuko den Buruz Buruko Txapelketako norgehiagoka, berriz, 17:00etan.

ETB1ek eta eitb.eus-ek igande honetarako prestatu duten kirol eskaintzaren barruan bi hitzordu nagusiak futbola eta pilota izango dira.

12:00etan, 'Oreka' saioaren barruan, emakumeen Iberdrola Ligako Real Sociedad - Albacete norgehiagoka ikusteko aukera izango dugu.

Arratsaldean, berriz, 'ETB Kantxa' saioa Eibarko Astelenatik emitituko da 17:00etatik aurrera. Atariko partidan Elordi-Martija eta P. Etxeberria-Zabaleta neurtuko dira. Norgehiagoka nagusia, berriz, Buruz Buruko Txapelketakoa izango da: Retegi Bi - Altuna III.a. Amaitzeko, Mendizabal III-Martinez eta Ugalde-Irusta bikoteak izango dira nor baino nor gehiago.

ETB1en beste kirol emanaldi izango ditugu: harri-jasotzaileen Aiako Saria, 11:00etan, eta aizkolarien Banakako Eusko Label sariko lehia, 16:00etan.

Azkenik, ETB4n, 12:30ean, erremonteko Sagardoaren Txapelketako Urriza-Garces eta Uterga-Zubiri bikoteen arteko finalerdia izango dugu ikusgai.