Itxi

telebista

'El Conquis'en 15. atala

Delfok amore eman eta Andreak zentzugabeko erabakia hartu du

EiTB

Nafarrak arrazoirik gabe jarri du bere burua arriskuan eta larrutik ordaindu du. Immunitate jokoan Gotzon nagusitu da.

Andreak arrazoirik gabe jarri du bere burua arriskuan eta Delfok bat-batean esan dio agur "El Conquistador del Caribe"-ri, ustezko agerraldi psikotikoen ondorioz.

Modu batean edo bestean azal daiteke, baina abentura ondorioak izaten ari da dagoeneko, argi dago, eta Kolonbiako oihana bere aukeraketa egiten hasia da. Talde urdineko bi lagun etxera joan dira bateratzearen hasieran eta Krasi umezurtz geratu da.

Andrearena zentzugabeko erabakia izan dela baieztatu dute bulgariarrak eta Seletak dueluan, baina bikoteak kontu handiagoz jokatu beharko du. Aurtengo edizioa irabazteko hautagai indartsuenetarikoak dira, zalantza barik, baina erakustaldiak larrutik ordain ditzakete. Lesionatuta daude eta ikusteke dago nola bukatuko duten.

Kokoak lortzeko borrokak lehiakideen egoera utzi du agerian, izendapenen mapa garbia eta baita euren bilakaera posiblea ere.

Enekoren legatu berdea agerikoa da, baina… azken hitza esan al dute emakumeek eta gorrien eta urdinen gutxiengoek? Halere, eta beti bezala, immunitate jokoan nagusitzea da aukerarik onena eta Gotzonek ondo badaki.

Irabazleak, immunitateaz gain, kanpamentu aberatsean hartuko du atseden, aparteko saria jasoko du eta hori guztia berak aukeratutako lagunarekin partekatuko du. Hori gutxi balitz, bere eskuetan egongo da dueluan parte hartuko duen hirugarren lehiakidearen aukeraketa.

Zorionekoak Gotzon eta Jass izan dira oraingoan. Bikoteak gau ahaztezina igaro du, uharte bateratua estreinatu dutenek ere ahaztuko ez dutena. Ezinikusiak gora egin omen du.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.