Itxi

telebista

EiTBren appak

EiTBren eta Hiru3ren appak, Euskaltelek bezeroentzat nabarmendutako edukien artean

EiTB

Euskalteleko bezeroek EiTBko eta Hiru3ko AndroidTVko appak erraz instalatzeko aukera daukate DECO 4K dekodifikatzaile berrietan

Euskaltelek EiTBren eta Hiru3ren AndroidTVko appak nabarmendu ditu bere telebista eskaintzan. Euskalteleko bezeroek EiTBko eta Hiru3ko AndroidTVko aplikazioak erraz instalatzeko aukera daukate DECO4K dekodifikatzaile berrietan.

EiTBren aplikazioaren bidez, Euskalteleko 4K dekodifikatzailean kalitate onenarekin  eta telebistatik zuzenean eta doan sartu daiteke EiTBk nahieran eskaintzen  dituen edukietara.

Hiru3ren AndroidTVko appan, berriz, adin guztietako umeei egokitutako marrazki bizidunak, telesailak eta, nola ez, hain gogoko dituzten 'Go!azen' eta 'Bago!az' topatuko dituzte.

Sarbide eta instalazio erraza:

Bi modu daude, hain zuzen ere, EiTBren eta Hiru3ren aplikazioak aurkitzeko eta instalatzeko Euskalteleko dekodifikatzailearen bidez:

Euskaltelen menu nagusian, goian agertzen den panelean appak aukera sakatu behar da. Sakatzerakoan, appen sailkapen zerrenda bat agertzen da pantailaren ezkerraldean: Nabarmenduak (Destacados gaztelaniaz) da aukeretako bat. Aukera horren barruan, EiTBren aplikazio orokorra eta umeen edukiez hornituriko Hiru3ren appa esku-eskura daude. Bakoitzaren gainean sakatuz gero, telebistan deskargatuko dira. Une horretatik aurrera, telebista horretako aplikazioen artean agertuko dira beti EiTBkoak.

DECO 4k dagoeneko piztuta eta martxan dagoenean, Home-an (etxetxoaren ikurrean) sakatuz gero, AndroidTVko portada  zabalduko da. Bertan daude aplikazioak. EiTBrena eta Hiru3rena agertuko ez balira, Googleren Play Storera jo, 'eitb' bilatu eta bi appak agertuko dira. Instalatu eta bertan izango dira aurrerantzean eskueran.

Euskalteleko Telebistako Dekodifikatzaile Interaktiboa honako ezaugarri hauek dituen lehena da Estatuan: kable eta zuntz teknologia erabiltzen ditu;  AndroidTV sistema operatiboa; Interneterako sarbidea  du eta 4Kko irudi kalitatea eskaintzen du. DECO 4K dekodifikatzaileak telebista pantailan internet eta aplikazioen mundua txertatu ditu, mugikor eta tabletetan egin ohi den bezala.  Nobedadea da telebistan aplikazioak txertatzea eta horrekin bat,  dekodifikatzaileak  Euskalteleko bezero guztien eskura 4k zehaztasuneko irudi kalitateko teknologia  jarri du , hau da,  HDn eskaintzen den kalitatea baino lau aldiz hobea.  

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • EITB