Itxi

telebista

22_30ean

Ana, abenturako azken kanporatua, gaur gauean, 'El Conquis' eztabaida-saioan

EITB

Aurrez ikusi gabeko irudiak erakutsiko dituzte 22:30ean hasiko den saioan, Anak abenturatik irtetean egindako aitorpenekin batera.

Abenturako azken duelua galdu ondoren, Ana gasteiztarra izango dute 'El Conquis' saioan gonbidatu. Karibean bizitako azken eguna latza izan zen Anarentzat, eta oso gaizki jokatu zuen Eider eta Gotzonen kontrako duelua.

Saioak, gainera, aurrez ikusi ez diren abenturako irudiak eskainiko ditu: dueluko irabazleen itzulera kanpamendura eta Odei eta Seletaren egoera kanpamendu aberatsean. Gainera, Anak abentura uztean egin zituen aitorpenak erakutsiko ditu.

Joseina Etxeberriak musika jarriko du programan, Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan egingo diren komentariorik onenak berreskuratuko ditu, Humberto Gutierrez abenturako protagonistetako baten paperean jarriko da eta saioko 'conquistologo'ek Karibean gertatzen diren nondik norakoak aztertuko dituzte. Asteazkeneko solaskideak Juanito, Isa, Arantza, David, Eneko, Isma, Lorea eta Jass izango dira.

'El Conquistador del Caribe' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista