Itxi

prentsa oharrak

Telesail berriak

Fikzio telesail berriak hasiko dira aste honetan ETB-3n

A.H.

EITB

Euskal Telebistak 'Britannia High', 'The Vampire Diaries' eta 'Chuck' eskainiko ditu.

ETB-3k&' || 'nbsp; udako denboraldia zabalduko du hiru telesail berri eskainiz. Astelehenetan, ''Britannia High'' musikalak Londreseko antzerki eskola bateko ikasle eta irakasleen bizitza eroak ekarriko ditu pantailetara. Astearteetan, ''The Vampire Diaries'' telesaila itzuliko da Euskal Telebistara, oraingo honetan bigarren denboraldiko atal berriekin. Eta asteazkenetan, ''Chuck''en abenturak izango dira ikusgai, akzio telesail arrakastatsua. Hiru telesailak gaueko 22:30etik aurrera emango dira.

''Britannia High''

''Britannia High'', Claude, Lauren, Danny, Lola, Jez eta BB nerabeen gaineko telesaila da. Seiak ''Britannia High'' arte eszeniko eta dantza eskolako ikasleak dira eta beren gaitasunak erakutsi beharko dituzte. Horrez gain, euren&' || 'nbsp; bizitzak&' || 'nbsp; eta eskolako irakasleen bizitzak elkarren artean korapilatuko dira.&' || 'nbsp; Maitasuna, enbidia, lehia eta guztiaren gainetaik, haien arteko adiskidetasuna tartekatzen dira. Telebista ingelesak ekoiztutako telesail musikal hau ikusgai izango da ETB-3n astelehenero 22:30etik aurrera.

''The Vampire Diaries''

''The Vanpire Diaries'' telesaileko bigarren denboraldia indartsu sartuko da Euskal Telebistan. L.J. Smith-ek idatzitako eleberri sail&' || 'nbsp; batean oinarrituko telesailak Elena Gilbert-en egunerokoan murgiltzen&' || 'nbsp; gaitu. Elenak, Mystic Falls hirira heldu diren bi banpiro anaiekin, Stefan y Damon Salvatorerekin dituen arazo eta harremanak azalduko ditu. Bigarren denboraldi honetan, istorioak gehiago nahasten&' || 'nbsp; dira&' || 'nbsp; eta misterio berriak agertuko dira asteartero, gaueko 22:30etik aurrera ETB-3n.

''Chuck''

''Chuck'' informatikako denda batean lan egiten duen mutil gaztea da. Behin,&' || 'nbsp; Gobernuaren operazio sekretuak gordetzen diren artxiboa deskargatzen du bere burbuinean eta horrek, munduko armarik arriskutsuena bihurtzen du Chuck. Beraz, bere bizimodua sekretua izan beharko du eta bere segurtasuna oraindik gehiago. Berarekin CIAko agente bat eta NSAko beste bat egongo dira, Chuck-en segurtasuna babesteko eta baita bere eginkizunetan Chuck-en laguntza jasotzeko. Asteazkenero, ETB-3ko ikus-entzuleek akzio komedia honen nahaste-mahasteak ikusiko dituzte gaueko 22:30etik aurrera.