Itxi

101 Gaztelu

Final handia

Talde gorriak irabazi du '101 Gaztelu'

EITB

Mauleko jokoa Bilauek irabazi dute gaur. Ondorioz, talde bakoitzak sei armarri izan ditu eta,  berdinketa hausteko, azken duelua jokatu da igande honetako saioan, eta Zaldunek irabazi dute.  

5:31

Julian Iantzik aurkezten duen '101 Gaztelu' saioko abentura amaierara iritsi da. Igandeko saioan Mauleko gazteluan jokatutako proba irabazita, Bilauek berdinketa lortu dute. Talde bakoitzak sei armarri izan dituenez, berdinketa hausteko, antolatzaileek zera erabaki dute; talde bakoitzeko ordezkari banak jokatuko duela azken duelua. Erriberriko gazteluan egin da proba erabakigarria, eta talde gorriak irabazi du.

Lehiakideek Euskal Herriko zazpi herrialdeetan barreiaturik dauden 20 gaztelu bisitatu dituzte, borrokaldi propioak biziz eta mota guztietako probei aurre eginez. Zaldunen eta Bilauen arteko lehia bizia ikusi genuen saioaren finalaurrekoan. Zaldunek irabazi zuten Baigorrin egindako jokoa, eta Bilauek Idurre bidali zuten etxera. Hortaz, garaipen hori lortuta, Zaldunek hanka bat finalean zuten6 bandera zituztelako, eta Bilauek, berriz, 5.

Azken-aurreko atalean, Mikel Goñik alde egin zuen; beraz, Jurdan, Jonas eta Oihana kapitainik gabe geratu ziren. Manu Maritxalar bere taldearekin amaiera arte egon da, eta, RakelAneLuka eta Iker taldekideekin batera, garaipena eskuratzen saiatu dira finalean.

'101 Gaztelu' saioko finalean bi proba ikusi ditugu. Lehenengoa, Mauleko jokoa, Bilauek irabazi dute, eta, hortaz, bi taldeak berdinduta geratu dira, bakoitzak sei armarri lortu baititu. Berdinketa hori hausteko, beste proba bat egon da, eta bi taldeen ordezkari bana azken dueluan lehiatu dira. Lehen proban, Jose Luis Korta eta Julen Madina izan dituzte laguntzaile taldeek. Hain zuzen ere, Korta eta Madina platoan egon dira zuzeneko saioan, abenturan zehar egon diren beste hainbat laguntzaile ezagunekin batera.