Itxi

Aitaren etxea

Aitaren etxea

Aitaren etxea

ETB2ko telesaila

Ezkonduko ote da Irene Albertorekin 'La casa de mi padre'n?

A.A.

EiTB

50eko hamarkadan girotutako telesailaren azken atalean, argituko da zein izango den Ireneren eta Martinen etorkizuna. ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai gaur, 22:00etan.

  • Aitaren Etxea

    Aitaren Etxea

"La casa de mi padre" ("Aitaren Etxea") telesailaren azken atala emitituko da gaur ETB2n eta eitb.eus-en, eta orduan argituko dira pil-pilean dauden hainbat kontu: azkenean, ezkonduko ote da Irene Albertorekin? Martin soldaduskara joango al da? 22:00etatik aurrera jakingo dugu zer gertatuko den.

Hiru hilabeteren ostean, Ireneren eta Albertoren ezkontza-eguna iritsi da. Hola aldizkariko argazkilaria, NO-DOko kamerariak eta gobernadore zibila, besteak beste, Echeguira etorri dira, ezkontza ikustera. Baina goizean, prestatzen ari denean, orain arte ikusi ez duena ikusiko du Irenek: Alberto bere aita bezalakoa dela funtsean, eta, ezkontzarekin aurrera jarraitzen badu, bere ama bezalakoa bihurtuko dela bera ere. Hala ere, beranduegi da atzera egiteko, eta, triste bada ere, elizarako bidea hartuko du, aita ondoan duela.

Bitartean, Celaya hotelean, Martinek agur esango dio familiari. Soldaduskara joateko eguna iritsi zaio hari ere. Jose Ramonek eskutitza bidali dio Venezuelatik, eta familia osoarekin une hunkigarriak biziko ditu. Trena hartu eta, Echeguitik kanpora, bide berri bati ekiteko erabakia hartua du.

Azkenik, Ireneren ezkontza dela eta, agintarien eta komunikabideen aurrean ekintza deigarri bat egin nahi dute erresistentziako lagunek: elizarako bidean ikurrina bat jarri nahi dute. Baina gazteegiak dira, eta inork ez du aukerarik izan oraindik ikurrin bat ikusteko. Hala, bada, ikurrina nolakoa den zalantzak dituzte: gorria, zuria eta berdea bai, baina zein da ordena?

Telesailaren azken atala larunbat gauean izango da ikusgai ETB2n, eta eitb.eus-en, streaming bidez.

ming bidez.

ming bidez.

ming bidez.