X-pilar-X

X-pilar-X

Pilar
Nagore Aranburu
Pilar Unanue

Juanen emaztea da. Emakume azkarra eta langilea da. Familiarentzat bizi da, eta Celayatarren odolekoa ez izan arren, familiako pertsonarik garrantzitsuenetakoa da. Javier da nagusia eta Juan bere ondorengoa, baina denek dakite Pilarrek izaten duela azken hitza. Zentzu handiz eta ideiak argi dituela jokatzen du beti.

Beste ezeren gainetik, seme-alabak maite ditu. Juanekin duen harremana ere oso garrantzitsua da berarentzat; gertatu zaion onena dela iruditzen zaio: egonkortasuna, maitasuna eta familia eman dizkiolako. Baina batzuetan nortasun handiagoko senarra izatea nahiko luke. Euren artean pasioa baino, erosotasuna dago.

Gerra Zibilak Pilarrengan ere min handia utzi zuten eta haiek azaleratzen direnean, zoriontsu izateari uzten dio.