X-ana-X

X-ana-X

Ana
Sara Albisu
Ana Celaya

Juanen eta Pilarren alaba da eta 9 urte ditu. Etxeko txikia da, nahiz eta dagoeneko ez den hain umea. Neskatila gaztea izateko bidean dago, baina inor ez da ohartu horretaz oraindik. Haurtzaroa atzean utzi nahiko luke eta gainerakoek "handitu" dela ikustea, nahiz eta batzuetan umekeriak ere egiten dituen. Haurren eta gazteen arteko muga horretan dagoenez, momentu bakoitzean komeni zaionaren arabera jokatzen du. Neskatila alaia, bromazalea eta irudimen handikoa da, guztietan lasaiena bera bizi da.