X-alberto-X

X-alberto-X

Alberto
Aitor Beltran
Alberto Sagasti

Etxe oneko mutila da Alberto; bizkorra, bikaina, negozioetarako sen berezia duena eta jendearekin tratu onekoa. Badaki egoera bakoitzean zer esan behar duen, nola esan behar duen eta nola jokatu.

Gizartean duen posizioak, eta bere aitaren eta Luisen arteko harremanak, Luisen fabrikako gerente izateko hautagairik onena izatera eraman dute. Baina bi aurpegiko gizona da Alberto; alde batetik adeitsua eta ongi hezia den bezala, bestetik handizalea eta gupidagabea da: bere helburuak lortzeko edozertarako gai den horietakoa.