Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

15:00etan

Anjel Lertxundiri elkarrizketa, gaur, 'Arte[faktua]' saioan

A.A.| EiTB

'Horma' azken lanaren karietara, bere ibilbide literarioan eta pentsamenduetan sakonduko du Yolanda Mendiolarekin solasean.

2:16

Aste honetako 'Arte[faktua]'k Anjel Lertxundi idazlea bisitatuko Zarautzen. Bere azken lana, Horma, aitzaki hartuta, bere ibilbide literarioaren eta pentsamenduaren inguruan hitz egin dute berarekin.

Anjel Lertxundik 1970ean  idatzi zuen bere lehen liburua euskaraz eta geroztik literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Guztira 70 bat lan idatzi ditu. Horrez gain, ETBrako gidoilari lanetan aritu da urtetan, bi pelikula zuzendu ditu eta hainbat hedabideetako kolaboratzaile izan da.

Programara Inazio Mujika Iraola, idazlea eta editorea gonbidatu du Lertxundik. Mujika ikasle eta Lertxundi maisu zirenetik ezagutzen dute elkar eta geroztik, lagun handiak izateaz gain,  Iraola izan da Lertxundiren hainbat liburu editatu dituena.

Booktuberraren tartean Erkuden Kamiruaga laukiztar literaturzale gazteak Bost ahizpa liburuaren gomendioa egingo du berak grabatutako bideoaren bidez. Galdet[egia]n, Bertol Arrieta, Yoseba Peña eta Eider Rodriguezen liburu kuttunen berri izango dugu. Horrez gain, nobedadeek, irakurleen iritzi eta pitxiek osatuko dute 'Artefaktu' berria.

Guztia, gaur, 15:00etatik aurrea ETB1en eta eitb.eus-en.