Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

15:00ean

Arantxa Iturberi elkarrizketa, gaur, 'Arte[faktua]' saioan

EITB

Gainera, Anjel Lertxundi, Kattalin Miner eta Jose Luis Padrón idazleek euren liburu gustukoenen gomendioak emango dituzte.

1:37

Arantxa Iturbe idazle eta kazetaria da aste honetako 'Arte[faktua]' saioko elkarrizketatu nagusia. Tolosan bizi den alegiarrak Miramon inguruan egin digu zita,  Honetara ezkero bere azken ipuin liburuaz hitz egiteko.

80ko hamarkadatik hona Euskadi Irratian dihardu lanean Iturbek,  eta hainbat programatako aurkezle eta zuzendaria izan da. 'Goizean Behin' saiogatik Rikardo Arregi saria jaso zuen 2000. urtean. Azken urteetan, 'Arratsean' saioa egiten du Nekane Peñagarikano kazetariarekin, eta hura gonbidatu du 'Arte[faktua]' amaierako solasaldira.

Bere irratiko lanaz gain, Arantxa Iturbe zutabegile gisa aritu da zenbait egunkaritan, eta 1992an plazaratu zuen Ezer baino lehen bere lehen ipuin liburua. Hiru urte geroago, Lehenago zen berandu plazaratu zuen, eta 1999an Ai, ama! amatasunaren gaineko saiakera idatzi zuen, Hika antzerki taldeak oholtza gainera eraman zuena. Antzerkia eta eleberria elkartu zituen Koadernoa zuri lanarekin ere, Honetara ezkero azken lana idatzi aurretik.

Galdet[egia]ren atalean, Anjel Lertxundi, Kattalin Miner eta Jose Luis Padrón idazleek euren liburu gustukoenen gomendioak egingo dituzte, Antton Telleria irakurleak egingo duen modu berean, eta Iñigo Dierez azkoitiar gaztea izango da booktubearen protagonista.

Nobedade diren hiru libururen aipamenek, liburu-denden gomendioek eta pitxiek osatuko dute aste honetako saioa.

'Arte[faktua]' gaur izango da ikusgai 15:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.