Itxi

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Omenaldia

Begiak busti zaizkio Gema Agirregomezkortari bere omenaldian

A.A. | EiTB

Miski elkartearekin Perun egindako lana eskertu diote "Asko Maite Zaitut" saioaren bidez.

12:30

Elgoibarko Gema Agirregomezkortak merezitako omenaldia jaso du 'Asko Maite Zaitut' saioaren bidez. Miski elkartearekin Perun egindako lana eskertu diote bai hangoek baita herritarrek ere. Hunkituta, begiak bustita, eman dizkie eskerrak guztiei.

Peruko haurrei laguntzeko asmoz, Miski elkartea sortu zuen Gema Agirregomezkortak 2001ean, eta bertako presidentea izan da 15 urtez. Haurrak eta batik bat neskatilak eskolara joatea eta ikastea izan da elkarte horren helburu nagusia. Dirua biltzeko kanpainak egin dituzte Elgoibar inguruan, gero diru horrekin Cusco inguruko haurrek dituzten beharrak asetu eta eskolaratzeko. Zuhaitz Gurrutxagari kamera ezkutuan kontatu zionez, pasadizo ugari bizi izan ditu Gemak Perun, proiektu hauek martxan jarri ahal izateko. Amerikako kontinentean egindako lanal gainera, herriko beste hainbat elkartetan eta ekimenetan ere hartu izan du parte elgoibartarrak.

Aurretik ere saritu dute Gema Agirregomezkortaren lana Elgoibar aldean, baina oraingoan "asko maite zaitut" esan diote bai herritarrek baita Cuscoko lagunek ere. Miski elkarteko idazkari eta Gemaren lagun mina den Blanca Salegik bultzatu du omenalditxo hau eta konplize gisa aritu dira Itziar Agirregomezkorta, ahizpa, eta Mariaje Lazkano, Haizea elkarteko kidea.

Itziarrekin batera herriko antzokira zihoala, hango jantzi tradizionalak soinean zituzten perutarrak aurkitu ditu bidean Gemak. Horietako batek Cuscoko Cienciano kirol taldeko, bere talde kuttuneko, pegatina bat zeramala ere ikusi du harrituta. Euren bideari jarraitu diote, ordea, eta antzokian, musikak egin dio ongi-etorria. Omenaldian zehar, mezu ugari jaso ditu: herritarrena, Cuscoko lagun eta lankide askorena, eta baita El Drogas-ena ere, Barricada taldeko abeslari ohiarena. Amaitzeko, arestian kalean ikusi dituen perutarrek Quilla abestia eskaini diote, Gemaren omenez Perun konposatu eta ezagun egin zen abestia.

Gertatutako guztiarekin hunkituta, begiak bustita zituela eman ditu eskerrak Gema Agirregomezkorta elgoibartarrak eta argi utzi nahi izan du izugarri maite duela Peru eta batik bat Cusco ingurua.

Gemaren omenaldia biltzen duen "Asko Maite Zaitut" saioaren atal osoa, EiTB Nahieran dago ikusgai.

 

usgai.

 

usgai.