Itxi

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

ETB1en

Niko Etxart protagonista, gaur, 'Asko Maite Zaitut' saioan

A.A. | EiTB

Altzürükün, bere jaioterrian, jasoko du omenaldia kantari zuberotarrak.

0:25

'Asko Maite Zaitut' saioaren atal berri bat izango dugu ikusgai gaur, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etan. Oraingo honetan, Niko Etxart kantari zuberotarrak jasoko du bere etxekoen eta lagunen omenaldia, Altzürükün, bere jaioterrian.

Nikok Zuhaitzekin bere sorterrian rockari buruzko telebista-saio bat grabatuko duela pentsatuko du, baina hitzordu hori erabiliko dute Nikori omenaldia egiteko. Bertan, nola ez, musika izango da nagusi.

Omenaldi honen bultzatzaileak Eskean Kristö taldeko kideak izango dira. Arratiako rock talde gazte honentzat Niko Etxart, erreferentzia ez ezik, maisu eta laguna ere badelako. Horiekin batera, beste hainbat musikari bilduko dira: Joseba Irazoki, Mixel Ducau, Gontzal Mendibil, Jean Mixel Bedaxagar eta Altzürükütarrak taldeko kideak, besteak beste.

Nikorekin izandako harremanaz arituko dira, berebat, Roberto Moso Zaramako abeslaria, Robert Larrandaburu Nikoren koinatua eta Anjel Valdes musika ekoizlea.

Nikok sorpresa handia hartuko du bere familia aurrez aurre ikustean. Ez dira komunikabideetan agertu zale, baina oraingoan omenaldian parte hartzea erabakiko dute.

'Asko Maite Zaitut' saioa igandero dago ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.