Itxi

Aulki Jokoa

Aulki Jokoa

Aulki Jokoa

22:30ean

Errealitatea eta fikzioa nahastuko dira gaur 'Aulki-jokoa'ren agertokian

A.E.|EiTB

Besteak beste, txapelketako finalistak izango ditu protagonista asteleheneko saioak.

0:20

Bertsotan askotan nahasten dira errealitatea eta fikzioa, eta 'Aulki-jokoa' saioan ere bai. Errealitateaz aritzen gara, baina antzerkia eginez gehienetan. Gaurko antzezlanak protagonista asko izango ditu: BECeko finalistak; Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbio txapeldunak; Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal kontu eta kantulariak; Jone Uria bertsolaria; eta Arkaitz Goikoetxea epailea. Hori guztia Edurne Azkaraterekin, gaur, 22:30ean, ETB1en.

Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak amaituta, jakina da zein zortzi bertsolarik abestuko duten finalean. Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzalluz, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre igoko dira BECeko oholtzara. Beraiek izango dira asteleheneko saioko protagonistak.

Edurne Azkarate Andoniren ganbaratik atera eta bertsoaren katedrala izan den Anoetako Belodromoan elkartuko da bi txapeldunekin: Andoni Egañarekin eta Sebastian Lizasorekin. 1986an jantzi zuen txapela Lizasok, eta Egaña lau aldiz izan da txapeldun Txapelketa Nagusian, 1993 eta 2005 bitartean. Finala, finalaren aurreko sentipenak, bitxikeriak... asko dute kontatzeko biek, eta Edurne ez da galdetzeko gogoz geratuko.

Aktore gehiago, asteleheneko saioan

Bertsotan askotan nahasten dira errealitatea eta fikzioa, eta ondo daki hori Maialen Lujanbiok; 2009an Bergaran Jon Martinekin osatutako bertsoaldia horren erakusgarri. Txapelketa Nagusian epaileen puntuek bilaka dezakete fikzioa errealitate, eta Arkaitz Goikoetxeak azalduko digu nola egiten duten lan epaileek. Nerea Ibarzabalek eta Onintza Enbeitak bertsoaren errealitate dibertigarrira eramango gaituzte, eta Jone Uriak zinematik hartutako bertso-doinua ekarriko digu.

o digu.