Itxi

Azpimarra +

23:15ean

Ipar Euskal Herriko hauteskundeen inguruko 'Azpimarra+' saio berezia

EiTB

Franck Dolosorrek, Frantxua Maitiak (PS) eta Alain Iriartek (EH Bai) hauteskundeen emaitzak aztertuko dituzte.

Gaur gauean, Ipar Euskal Herriko hauteskundeen inguruko 'Azpimarra+' berezia eskainiko du ETB1ek. Maddalen Iriartek aurkezten duen albistegiak hauteskundeen emaitzen gaineko hausnarketa eskainiko du, eta, horretarako, Franck Dolosor, ETBko Iparraldeko korrespontsala; Frantxua Maitia, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea; eta Alain Iriart, EH Bai alderdiko ordezkaria, elkarrizketatuko ditu.

Horrez gain, Eguzki Urteaga, Eneko Bidegain eta Nora Arbelbide solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira, eta Imanol Esnaola eta Amaia Portugal adituak ere izango dituzte.

'Azpimarra+', 23:15etik aurrera, ETB1en.