Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

'Bago!az'eko faboritoa

Aukeratu zure faboritoa eta zatoz 'Go!azen'en errodajea ikustera!

Esaiguzu 'Bago!az'eko zein lehiakide duzun gustukoen. Botoa ematen duzuen guztion artean 'Go!azen 4.0'ren errodajera bisita egiteko aukera zozkatuko dugu.

'Bago!az'eko zein lehiakide duzu gustukoen? Nork abesten eta interpretatzen du ongien zure ustez? Nor ikusten duzu 'Go!azen'eko hurrengo denboraldian? 'Bago!az'eko epaimahaiak erabakiko du saioko irabazlea, baina zuk ere eman dezakezu zure iritzia; noski baietz! Eta gainera, botoa emateagatik, 'Go!azen 4.0'ren errodajera bisita egiteko aukera irabazi dezakezu!

Zuriñe Hidalgok aurkezten duen saioko 13 lehiakideak daude aukera faboritoaren lehiaketa honetan. Horietako batzuen kantaldi asko ikusi ditugu dagoeneko, beste batzuk, ordea, saio bakarrean hartu dute parte eta behin soilik ikusi ditugu. Baina den denak izan daitezke ikus-entzuleen faborito.

Webguneko parte-hartzaileak atalean lehiakide bakoitzaren informazioa eta egin dituen kantaldiak ikusteko aukera dago, gustukoena aukeratzean, errazago izan dezazun.

Saria: 'Go!azen'era bisita

Botoa ematen duzuen guztion artean sari bikaina zozkatuko dugu: 'Go!azen'en hurrengo denboraldiko grabaziora bisita egiteko aukera.

Zozketako irabazleak, berak aukeratutako hiru lagunekin batera, joan ahal izango du 'Go!azen' nola grabatzen duten ikustera. Aktoreak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte, zuzendariak eta teknikoak ezagutuko dituzte, eszenak nola entseatzen dituzten eta nola grabatzen diren ikusi ahal izango dute. Azken finean, 'Go!azen'en errodajearen egunerokoaren testigu izateko aukera izango dute ordu batzuetan zehar.

Horrez gainera, erabiltzaileen faborito izendatutako lehiakideak ere izango du bere saritxoa. Honek ere, ?Go!azen 4.0?n agertzeko aukera izango du.