Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

21:00etan

Zazpi finalista lehian, gaur gauean, 'Bago!az' saioan

EiTB

AC/DC, Skakeitan, Jessie J, Kepa Junkera eta Estrella Morente, Mika, Mikel Urdangarin eta Izaro, Billy Idol eta Miley Cyrus bilakatuko dira oholtza gainean.

1:43

Gaur gauean, 'Bago!az' saioaren zortzigarren atalean, Euskal Herriko zazpi talenturik onenak lehiatuko dira: Judit Astigarraga, Ane Rot, Beñat Arizabaleta, Asier Navarro, Maria Redondo, Andoni Ollokiegi eta Irati Morales.

Zazpi finalistek ikuskizun eta karakterizazio harrigarriak eskainiko dituzte atal honetan: AC/DC; Skakeitan; Jessie J; Kepa Junkera eta Estrella Morente; Mika; Mikel Urdangarin eta Izaro; Billy Idol; eta Miley Cyrus. Emanaldien ondoren, bat lehiatik kanpo geldituko da. Seik aurrera egingo dute, beraz, baina nor joango da etxera?

'Bago!az' astean bi aldiz izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en: asteazkenetan 22:30ean eta ostiraletan 21:00etan. Orain arteko saio guztiak, berriz, EiTB Nahieranen eta Goazen APPan ikus daitezke.