Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

Hurrengo saioa

Aste honetan ez da 'Bago!az' egongo

A.A. | EiTB

Hurrengo atala maiatzaren 2an eta 4an egongo da ikusgai, eta sorpresa bat baino gehiago izango da.

'Bago!az' lehiaketak atseden hartuko du aste honetan. Hurrengo atala, 9. saioa, maiatzaren 2an eta 4an egongo da ikusgai, eta sorpresa ugari izango ditu.

Ostiral honetan, San Prudentzio Gasteizko jaietako Erretretak emango dira ETB1en 21:00etan. Asteazkenean, berriz, saio berezi bat izango da. Hori dela eta, 'Bago!az' saioak atseden hartzeko aukera izango du.

Bederatzigarren atala, gainera, sorpresaz beteta etorriko da. Batetik, espero ez ditugun gazte batzuk entzungo ditugu abesten. Bestetik, 'Go!azen'eko aktoreen bisita izango dugu berriz. Eta azkenik, epaile batzuek elkarrekin abestuko dute. Apirilaren 30eko astean izango da hori guztia.

Bitartean, orain arteko atal guztiak EiTB Nahieran atarian eta Go!azen aplikazioan daude eskuragarri.