Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

21:00etan

Nerea Gorriti gonbidatu, gaur, finalaren aurreko azken 'Bago!az'en

EITB

Beñat, Maria, Andoni eta Udara lehiakideek azken proba gainditu beharko dute finalera iritsi ahal izateko.

'Bago!az' lehiaketan nor baino nor ari diren lau lehiakideek (Beñat, Maria, Andoni eta Udara) azken proba gainditu beharko dute gaur gauean finalera iritsi ahal izateko. Nerea Gorriti, 'Go!azen'eko Erika, izango da gonbidatu, finalaren aurreko azken saio honetan.

Andoni Ollokiegirekin osatuko du bikotea Nerea Gorritik eta Pasaiako mutilari primeran datorkion abesti bat aukeratu du: Aerosmith taldearen 'I don't want to miss a thing'.  Beñat Arizabaleta Iker Villarekin arituko da aste honetan eta James Arthurren 'Impossible' abestia ekarriko digute.

Maria Redondok eta Maria Amolategik osatuko dute hirugarren bikotea. 4 Non Blondes taldearen 'What's up?' kanta ekarriko digute. Eta azkenik, Udara Diezek Alex Sardui izango du lagun. Laura Pausinik eta Andrea Bocellik elkarrekin abestutako 'Vivo per lei' oholtzaratuko dute.

Gainerako epaimahaikideek sorpresa dibertigarriak ekarriko dituzte.

Finalaren aurreko saio hau indartsu eta animazioa beteta hasiko da. 80ko hamarkadako 'Walk of life' abestuz sartuko dira epaimahaikideak; lehiakideek berriz Maria Amolategi kantari duen Sugan taldearen 'Zarena zarelako' aukeratu dute.

'Bago!az' talent show lehiaketa asteazkenetan (22:30) eta ostiraletan (21:00) izan ohi da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en. Horrez gainera, orain arteko atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai osorik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1