Iñaki Aicinburu

Iñaki Aicinburu

Iñaki
Iñaki
Adina: 18
Lekua:Atarrabia
Iñaki Aicinburu

Betidanik maite izan du abestea gazte nafar honek; izan ere, etxean kantatzeko ohitura handia dute. Musika-eskolan solfeo eta gitarra ikasketak egin ditu eta, duela gutxi, kantu-eskoletan hasi da.

Bere ustez musikak edozein artek baino hobe azaltzen ditu gure barneko arrangura eta sentimentu guztiak. Pop estiloa atsegin du, baina ez da mugatzen; emozioa transmitzen duen edozein musika maite du.

Une honetan, "Bago!az" irabazi eta "Go!azen"en parte hartzea du helburu nagusi.