Angel Alkain

Angel Alkain

Anjel
aktorea
Anjel Alkain

Ez dago Euskal Herrian Anjel Alkain umorista eta aktorea ezagutzen ez duenik. Telebistan, irratian, zineman eta antzerkian lan egin izan du.

Lanik ezagunenak ETB1eko saioetan egindakoak dira, besteak beste, "Wazemank", "Noaoa", "Finlandia", "Brinkola", "Kontrako Eztarria", "Zuek hor" edota "Udazken Loreak" saioetan. Horietan aritu aurretik ordea, Donostiako Antzerki Eskolan egin zituen ikasketak Andoaingo aktoreak eta "Bertan Zoro" izan zen telebistan egin zuen lehen saioa.

Zineman, berriz, Cuestión de Suerte, Aupa Etxebeste, Kutsidazu bidea, Ixabel eta Eutsi! filmeetan ikusi ahal izan dugu.