Itxi

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

22:30ean

Ignazio Loiolakoa osteguneko protagonista, gaur, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

EiTB

Jesusen Lagundiak euskal gizartean izandako eragina eta beste erlijio ordena batzuek (Iparraldeko protestanteak, adibidez) euskaran eta euskaldunen espiritualtasunean utzitako aztarna azalduko du.

0:21

Ignazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa, Jesusen Lagundiaren fundatzaileak, Euskal Herriko historiako pertsona unibertsalenak dira, eta eragin handia izan zuten bere garaiko euskal herritarren artean. Gaurko 'Baskoniako Historia Bat' saioak ikuspegi kritikoarekin aztertu du Ignazioren biografia. XV. mendeko bando-leinu bortitzenetako batean jaiotakoa, Nafarroaren konkistan parte hartu zuen, eta gerra horrek erabat aldatu zuen bere bizitza.

Espiritualtasunera egin zuen bidaia jarraituko du osteguneko saioak; izan ere, soldadu sena eta fedearen heroien lorpen handiak batu nahi izan zituen. Lurralde Santuan bizi izandako abenturak eta Parisko unibertsitate-urteak ezagutuko dituzte. Frantziako hiriburuan, jarraitzaile-talde fidela bildu zuen Ignaziok, eta Frantzisko Xabierkoa, garai hartako misiolari handia, nabarmendu zen haien artean.

Hortik aurrera, Lagundiak izandako papera ikertuko du 'Baskoniako Historia Bat' saioak. Erreforma protestantearekin batera sortu ziren gatazketan hartutako jarrera eta XVI. eta XVII. mendeetako erlijio-gerrateetan gertatutakoa azalduko dute. Ondorioz, Lagundiarekiko mesfidantza-giroa sortu zen, eta hainbat tokitatik kanporatu zituzten.

Azkenik, Joannes Leizarraga apaiz protestante lapurtarrak euskarari eta euskal espiritualtasunari egindako ekarpena ezagutuko du saioak. Jesuiten unibertsaltasunak eta Baskonian eta Europan katolizismoak izandako hedapenak ezkutatu egin zuten Leizarragaren lana.

'Baskoniako Historia Bat' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista