Itxi

boxeo izarrak

Gaur gauean

Espainiako bi boxeo txapelketa, Bilbao Arenatik, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Natxo Mendozak eta Ruben Rodriguezek pisu superarineko borrokaldian neurtuko dira. Ondoren, Jon Fernandezek eta Ismael Garciak superluma pisuko Espainiako titulua izango dute jokoan.

Bergarako pilota jaialdiko zuzeneko emanaldia amaitu ondoren, 'Boxeo Izarrak' saioak gaur gauean Bilbao Arenan jokatuko diren Espainiako bi boxeo txapelketa eskainiko ditu.

Lehenengoa, pisu superarinekoa izango da. Natxo Mendoza gasteiztarrak Ruben Rodriguez madrildarraren aurka neurtuko ditu indarrak. Superluma pisuko txapelketa izango da bigarrena, eta Jon Fernandez eta Ismael Garcia arituko dira bertan. Etxebarriko mutilak orain arte egindako hamaika borrokaldiak irabazi ditu, eta Alacantekoak dagoeneko jokatu dituen zazpietan gailendu da.

'Boxeo Izarrak' ostiraletan izaten da ikusgai, 00:05etik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea