Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Pisu erdiastuneko norgehiagoka bikaina, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Gainera, Sebas 'Latigo' Perez gipuzkoarrak pasa den astean Madrilen jokatu zuen Espainiko Txapelketa izango da ikusgai.

  • Pedro Mari Goikoetxea aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea aurkezlea

Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak Britainia Handiko txapelketa bat eskainiko du, hasteko. Fran Buglionik eta Craig Richardsek neurtuko dituzte indarrak pisu erdiastunean. Buglionik 20 garaipen lortu ditu, bi galdu eta bat berdindu. Richardsek, ostera, egin dituen 10 neurketak irabazi ditu.

Saioa osatuko duen bigarren norgehiagoka Sebas Latigo Perez gipuzkoarrak joan den ostiralean Madrilen jokatu zuen Espainiako Txapelketa izango da. Boxeolari errenteriarra egindako bederatzi borrokaldietan nagusitu da eta Alvaro Rodriguez madrildarrari gerrikoa kentzen saiatuko da.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai 00:30ean ETB1en.