Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

Zakua

4.300 euro irabazi ditu Goizuetako Iban Eskuderok

EiTB

EiTB

Azken proban, satorra edo infiltratua dena bilatu behar izan du goizuetarrak.

7:57

Beste zaku bat banatu du 'Burubero' saioak. Oraingoan, 4.300 euro irabazi ditu Goizuetako Iban Eskuderok azken proban bikain arituta.

Ibanek 27 urte ditu eta Goizuetakoa da. Errepide ingeniaritza amaitu berri du, lan bila hasi da eta, bitartean, 'Burubero' lehiaketan dirutxo bat irabazi du. Bidaiatzea, parranda egitea eta mendia ditu gustuko. Italian egon da Erasmus programarekin eta orain Errusiara joan nahiko luke. Ongi etorriko zaio zakua bidaia horretarako! Gainera, zakua irabazi duen arren, 'Burubero'n parte hartzen jarraitzen du eta diru gehiago irabazteko aukera izango du.

Denboraldian zehar, hainbat zaku banatu ditu dagoeneko Kike Amonarrizek aurkezten duen saioak. 27.000 euroko da orain arte banatutako potoloena; baina beste bost zaku ere banatu dira: bat 6.700 eurokoa, beste bat 2.300 eurokoa, hirugarrena 25.500 eurokoa, eta bada lehiakide bat bi zaku eraman dituena (7.900 eurokoa eta 1.800 eurokoa).

Zakuez gain, beste hainbat sari ere banatu dira 'Burubero'n; dagoeneko, 115.000 euro baino gehiago eman dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak