Itxi

Burubero

Burubero

Burubero

19:00etatik aurrera

12.400 euroko zakua banatuko du 'Burubero'k gaur

'Burubero' saioak 12.400 euro banatuko ditu gaur. Nork eramango du denboraldiko azken zakua etxera?

0:18

'Burubero'k 12.400 euroko zakua banatuko du gaur. Denboraldi honetan banatuko den hamalaugarren eta azken zakua da, hain zuzen ere. Denboraldiko azken aurreko saioan, lehiakideetako batek diru hori irabaziko du. Nor izango ote da?. Saioa hasi zenetik, 13 zaku banatu dira guztira, eta astelehenekoa hamalaugarrena izango da. 27.000 eurokoa izan da orain arteko zakurik potoloena. Gainera, lehiakide berak bi zaku eraman izana ere gertatu izan da noizbait.

Zakuez gain, denboraldi honetan lehiakideek diru asko eramateko aukera izan dute 'Burubero'n.

'Burubero' saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 19:00etatik aurrera, ETB1en.