Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Gaur, 09:00etan, ETB1en

Podemos-Ahal Duguko Neskutz Rodriguezekin, 'Egun On Euskadi'n

A.H. | EITB

Egun-eguneko gai politikoez eta alderdiak Euskadin egingo duen barne hauteskunde prozesuaz arituko da.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Podemos-Ahal Duguko Neskutz Rodriguez elkarrizketatuko du 'Egun On Euskadi' saioan, ETB1en. Hitzorduan zehar, egun-eguneko gai politikoez galdetuko dio, eta, horrez gain, alderdiak Euskadin egingo dituen barne hauteskunde prozesuaz ere hitz egingo dute.

Bestalde, Garbiñe Biurrun, Esteban Antxustegi eta Iker Bizkarguenaga solaskideak egun-eguneko gai politikoen inguruan arituko dira.

'Egun On Euskadi', astelehenetik ostiralera, 09:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.