Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Goizeko albistegia

Arkaitz Rodriguez gonbidatu, gaur, 'Egun On Euskadi'n

A.A. | EiTB

Sortuko bozeramailea elkarrizketatuko du Estepan Aldamiz-Etxebarriak 09:00etan hasiko den albistegian.

ETB1eko 'Egun On Euskadi' saioan, Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramailea hartuko du gonbidatu gaur Estepan Aldamiz-Etxebarriak. Ernaik EAJren Donostiako egoitzaren aurka egindako erasoa izango dute hizpide nagusi, baita EH Bilduren barne prozesua eta politika alorreko azken egunetako albisteak ere.

Bestalde, Mikel Aramendi, Niko Moreno eta Xabier Riezu bilduko dira solasaldirako mahaira, aktualitatearen inguruko hausnarketa egitera.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en, 09:00etatik 11:00etara.