Itxi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

Egun on Euskadi

09:00etan

Ahal Dugu Euskadiko Nagua Albarekin elkarrizketa, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n

EITB

Horrez gain, Erramun Osa, Karmelo Landa eta Oscar Rodriguez solaskideak arituko dira saioan.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Nagua Alba, Ahal Dugu Euskadi alderdiko kidea, elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi'n. Alderdiko idazkari nagusi ohiak egun-eguneko egoera politiko eta soziala aztertuko ditu.

Horrez gain, Erramun Osa, Karmelo Landa eta Oscar Rodriguez solaskideek azken albisteak aztertuko dituzte mahai-inguruan.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 09:00etan eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.