Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Patxi Uriz argazkilariaren lanaz, 'EiTB Kultura Transit' saioan

A.H. | EITB

Horrez gain, Hormek diote Donostia 2016ko ekimenaren inguruan arituko da saioa.

Patxi Uriz Goya saria irabazi berri duen argazkilariaren begirada aztertuko du aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak. Dokumental labur onenaren saria jaso du nafarrak Hijos de la tierra bere lehen filmarekin. Naturaren eta sendagai naturalen aldeko aldarria egiten duen dokumentalaz eta argazkilaritzaz arituko da Patxi Uriz kameren aurrean. Bere erretratuen bitartez, hamaika bidaiatan bildutako emozioen errepasoa egingo du.

Horrez gain, 'EiTB Kultura'k hormetan zeharreko bidaia egingo du Donostia 2016ko ekimen baten bitartez: Hormek diote (Las paredes hablan). Bizikidetza ikur bilakatu nahian, Donostialdeko sei horma jarri dituzte artisten esku. Bi bideo mural ere egin dituzte hormek zertaz hitz egiten diguten galderari erantzuteko.

Sortzaileak atala Belako musika taldeari eskainiko dio saioak, azken diskoa aurkezteko bira egiten ari direnean.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.